BBT21 - TXAPELDUNARI ELKARRIZKETA 2021-12-21

Nerea Ibarzabal: "Zure ahotsa zein den argitzen hasten zarenean, hasten zara benetan gozatzen"

Ziortza-Bolibarren elkartu da Amaia Goikoetxea Nerea Ibarzabal aurtengo Bizkaiko txapeldunarekin. Finalaz, azken urteetako ibilbideaz eta bertsolaritzaren mugimenduaz aritu dira solasean, besteak beste.

Goiz epel eta eguzkitsuarekin batera hartu gaitu Nerea Ibarzabal Salegik Ziortza-Bolibarren, haren amaren bizilekuan.

Hirugarren finala zuen aurtengoa bertsolari markinarrak eta Jone Uria algortarrarekin batera buruz-burukoa jokatu ostean Bizkaiko txapeldun berri izatera heldu zen larunbatean Bilboko Miribillan jokatutako finalean. Historian lehen aldiz bi emakumek jokatu zuten buruz buruko fasea. Finala nola joan zen gogoratu dute, besteak beste, sentsazioak, bertsoaldiak, bukaerako agurreko mezua, hasierako agurrean Harry Potter sagaren soinu banda oinarri ateratako doinu berria, eta askoz gehiago.

Nerea Ibarzabalen azken urteetako ibilbideaz, bertsolaritzaren egoeraz eta erronkez ere aritu dira hizketan, baita etorkizunera begira etor daitekeenaz ere. Gogoratu hurrengo urteko udazkenea jokatuko dela Bertsolari Txapelketa Nagusia.  

txapelduanri eginiko elkarrizketaz gain, laster saio osteko gainontzeko finalisten hitzak ere entzungai eta ikusgai sareko plazan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa