Aitortza 2021-12-22

Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak Manuel Lekuona Saria jaso dute

Bizitza guztian egindako ibilbide oparoa aitortu zaie biei, Eusko Ikaskuntzak banatzen duen sari honen bidez.

2019ko eta 2020ko Manuel Lekuona sari banaketa ekitaldiak egitekoak zituen Eusko Ikaskuntzak, pandemia egoera tarteko atzeratu ostean. Bi sariak banatzeko ekitaldia pasa den abenduaren 20an egin zen Bilboko Kafe Antzokian. Xabier Amurizak jaso zuen 2019koa, eta 2020koa, Jose Ramon Etxebarriak. Bien arteko hitz-aspertua gidatu zuen Mertxe Mugikak.

Eusko Ikaskuntzako Ana Urkiza lehendakariak "bizitza guztian egindako bide oparoa" saritu nahi izan dela adierazi dio Bertsoa.eus atariari. Xabier Amurizak "poz handiz" hartu du saria, baita Jose Ramon Etxebarriak ere.

Xabier Amurizak ekarpen handia egin dio bertsolaritzari, besteak beste, bertsolaritzaren irakaskuntzarako metodologiari dagokionez, eta Jose Ramon Etxebarriak ere Santutxuko bertso-eskolaren sorreran eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen hastapenetan ere izan zuen zeresanik.

Zorionik beroenak Bertsoa.eus-etik ere!

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza