Hitzetik Hortzera 2022-01-06
Urteetan zehar lekua galtzen joan den euskararen erregistroa da hitanoarena. Hainbat aurreiritzik eragin dute horretan: hizkera zabarra dela, esparru formaletan ez litzatekeela erabili behar, ez dela emakumeei dagokien erregistroa… Baina azken urteetan hitanoaren erabilera bultzatzen ari dira han eta hemen.
Mirari Sagarzazu eta Idoia Etxeberria dira Oñatiko Ingo Xonau ekimenaren bultzatzailetako bi, eta haiekin izan da Hitzetik Hortzera. Oñatiko hitanoa berreskuratzeko proiektua da Ingo Xonau, eta hainbat ekintza antolatu dituzte; tartean HIKA bertso saio bat ere. Nola moldatzen ote dira bertsolariak?
Baina Oñatin bakarrik ez; beste hainbat herritan ere ari dira bultzatzen hitanoaren erabilera. Arrasaten ere noka bertso saioa antolatu zuten iazko urte amaieran, eta saio hartako bertsoaldi berezienak ere izango ditugu ikusgai eta entzungai.
Markina-Xemeingo kontzesioetakoa
Hitanoaren inguruko Oñatiko eta Arrasateko saioez gain, Markina-Xemeinen urteroko zita den kontzesiotako saioko bertsoaldien hautaketa ere bilduko du asteburuko Hitzetik Hortzerak. Bertsoaldi Kuttunaren atalean, berriz, Aissa Intxausti bertsolari lekeitiarrak 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eramango gaitu bueltan.
Ez galdu, Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00tan, eta aste honetakoa igandean ere bai, 15.00tatik aurrera. Ondoren, edonoiz, EITB Nahieran atarian.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28