Hitzetik Hortzera 2022-01-13
Ez Da Kasualitatea deituriko bertso saio musikatuetan ezagutu zuten elkar Oihana Bartra bertsolari bilbotarrak eta Gari Otamendi musikari añorgarrak, eta ordutik hamaika oholtzatan aritu dira elkarrekin. Bertsolaritzaren eta musikaren uztarketaz, bertso saio berezi horietan sortzen den giroaz edota elkarren jardunetik ikasitakoaz arituko dira solasean aste honetako Hitzetik Hortzeran.
Musikaria izateaz gain, dantzaria izan da txikitatik Gari Otamendi, eta ezinbestean ohituta dago haren gorputzarekin hitz egitera. Bestelakoa da bertsolarien gorputz lengoaia oholtza gainean. Horri buruz hizketan, lehia eta txapelketen ereduari buruz hausnartzen edo sormenetik bizitzeaz ere arituko dira, besteak beste.
Oñati eta Amurrioko saioak
Amurrion eta Oñatin ere izango da Hitzetik Hortzera; bi herriotan egiten dira urte hasierako bertso saiorik sonatuenetako bi. Amurrion urtero biltzen dituzte Txapelketa Nagusiko finalistak, finalista gehienak behintzat, eta Oñatin errege bezperako bertso saioa ohiko hitzordua da Gabonetako egitarauan.
Bertsoaldi Kuttunaren atalean, berriz, Koldo Gezuraga bertsolari gernikarrak 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketara eramango gaitu bueltan; Miren Amurizaren eta Ibon Ajuriagojeaskoaren arteko ofizio bat gogoratuko dugu berarekin.
Ez galdu, Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00tan, ETB1en, eta aste honetakoa igandean ere bai, 15.00tatik aurrera; ondoren, edonoiz, EITB Nahieran atarian.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28