Arabako Bertsozale Elkartea 2022-01-13

Arabako Bertsozale Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 17ko agindua eta abenduaren 14ko dekretuan ezarritako araudia aztertu ondoren hartu zuen erabakia orain dela aste batzuk. Beraz, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratu da.
Hasiera batean, urtarrilean hasi eta apirilera bitartean egitekoa zen, eta oraindik ez dira data berriak zehaztu.
"Araban bertsolaritzaren erakusleiho izateko, bertsolaritza aktibatzeko eta zabaltzeko, bertsozaleak kohesionatzeko eta berriak sortzeko helburuarekin egiten da txapelketa, besteak beste. Arabak txapelketa bezalako euskarazko kultur ekitaldiak behar beharrezkoak ditu, eta lanean jarraituko dugu, modu arduratsuan, ahalik eta baldintza duinenetan, bertsozale guztientzat posible izan daitezen" adierazi zuen Arabako Bertsozale Elkarteak.
2021eko udaberrian binakako txapelketa burutu zuten Araban eta oraingoa, banakakoaren txanda izango da. Izan ere, besteak beste, Arabakoa da aurtengo Txapelketa Nagusian kantatuko duten bertsoalriak zein izango diren zehazteko falta den lurralde bakarra.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28