Bertsolaritza irratietan 2022-01-17

Bapateko Unibertsoa programa Arraio irratian
Pasa den astean, kopla txapelketako irabazle atera zen Oihana Arana izan zuten gonbidatua lehen zatian. Bigarrenean berriz Julen Zulaika eta Harkaitz Bastarrika izan zituzten, “Disidentzia metatua” bezela izendatu duten bertso sorta kantatzen zuzen zuzenean.
(H)ari naizela Ataria irratian
(H)ari Naizela saioari dagokionez, oraindik pasa den abenduaren 22ko emankizuna entzuteko parada ederra, Haimar Malkorrari egin elkarrizketa eta San Lorentzoetako bertsoak entzungai.
Bertsoinka programa Xorroxin irratian
Aurreko asteko Bertsoinka saioan, joan den azaroaren 20an Lesakan egin zen gaztaina-jate ondoko bertsoak aditzera eman zituzten. Ondotik, urtarrilaren 2an zendu zen Xanti Iparragirre gogoratu zuten.
Zorrak kitatuz ekin zioten urte berriari. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalari errepasoa egin zioten aurreko asteko programan eta bederatzikoari ere jarraipena eman zioten. Urte hasiera dela eta bertsolari ezberdinek botatako bertsoak ere berreskuratu nahi izan zituzten.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28