Lanku Kultur Zerbitzuak 2022-01-18

'Kantu koplizeak', doinu ezagunetan koplak inprobisatuz

Oskar Estanga eta Maddalen Arzallus partaide dituen ikuskizun berria da 'Kantu koplizeak' deiturikoa. Kantu ezagun askoren estrofak kopla neurrikoa dira eta doinu ezagun horien gainean kopletan, inprobisatzen, arituko dira.

Oskar Estanga Ezkurdia bertsolari nafarrak inprobisazioa, musika edota dantza librea izan ditu lanabes hainbat proiektutan, eta oraingo honetan Maddalen Arzallus Antia bertsolari lapurtarraren ahotsa izango du bidelagun haren gitarrak. Formatu txikiko ikuskizuna izango da, ordu beteko iraupena izango duena eta edozein ingurura moldatzeko modukoa; kultur etxeak, elkarteak, liburutegiak, institutuak...

Horrela dio ikuskizunaren sinopsiak:

"Maddalen eta Oskarrentzat kantuan aritzea gozagarri da, baita kopletan inprobisatzea ere. Kantu asko eta askoren estrofa kopla neurrikoa dela ohartuta, kantu horietako batzuk hartu eta gitarraren laguntzarekin, kopletan aritzea da saioaren funtsa.

Kantuak agian ezagun zaizkizu, agian ez, kopla bakoitzean berrituko dira hala ere saioan. Kantuan musikarekin aritzearen plazerrari, koplen bizitasuna gehituko diogu hemen kantaldia freskatuko duena. Bertso saio bat eta kantaldi bat, biak izango da saio hau.

Gaiekin edo gairik gabe, aretoko saio bat edo otordu ondorengoa, entzuleen belarriak eta bihotzak goxatzea baietz lortu ahots eta ideiekin!"

Kontratazioetarako

Lanku Kultur Zerbitzuak-en laguntzaz burututako proiektua da eta beraiekin jarri kontaktuan kontratazioetarako edo informazio gehiagorako.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu