Hitzetik Hortzera 2022-01-18

Gari Otamendi eta Oihana Bartraren arteko solasaldia

Gari Otamendi eta Oihana Bartraren arteko solasaldia
Ez zenuela pasa den asteburuko Hitzetik Hortzera saioa ikusi? Bilboko BIRA espazioan elkartu ziren Oihana Bartra bertsolaria eta Gari Otamendi dantzari eta musikaria; beraien jardun artistikoen bidegurutzeez, txapelketez, gorputzaz eta beste hainbat gairi buruz solasean aritzeko.

Ez Da Kasualitatea deituriko bertso saio musikatuetan ezagutu zuten elkar Oihana Bartra bertsolari bilbotarrak eta Gari Otamendi musikari añorgarrak, eta ordutik hamaika oholtzatan aritu dira elkarrekin. Bertsolaritzaren eta musikaren uztarketaz, bertso saio berezi horietan sortzen den giroaz edota elkarren jardunetik ikasitakoaz arituko dira solasean aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Musikaria izateaz gain, dantzaria izan da txikitatik Gari Otamendi, eta ezinbestean ohituta dago haren gorputzarekin hitz egitera. Bestelakoa da bertsolarien gorputz lengoaia oholtza gainean. Horri buruz hizketan, lehia eta txapelketen ereduari buruz hausnartzen edo sormenetik bizitzeaz ere arituko dira, besteak beste. 

Ikusi elkarrizketaren zatia hemen; eta programa osoa EiTB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza