BERTSO PAPER LEHIAKETA 2022-01-18

Iñigo Legorbururen sortarentzat izan da lehen saria helduen mailan

Iñigo Legorbururen sortarentzat izan da lehen saria helduen mailan
Gazteen mailan Izaro Bilbaok eta helduen mailan Iñigo Legorburuk irabazi dute aurtengo Mungiako San Antontxu XXIV. bertso paper lehiaketa.

Mungiako Taket bertso-eskolak urtero antolatzen duen San Antontxu bertsopaper lehiaketa, aurtegoa XXIV. edizioa izan da.

Gazteak

Gazteen mailan Izaro Bilbao Arostegi mungiarrak irabazi du 'Argitik itzalera' bertso sortarekin. Bigarren saria Naia Arrizabalaga Arrieta azkoitiarrarentzat izan da, 'Hasieraren amaiera' sortarekin eta hirugarrena, berriz, Amets Zubizarreta Etxaniz beasaindarrarentzat.

Helduak

Helduetan Iñigo Legorburu Arregi hernaniarraren 'Lodifobiarik ez' sorta nagusitu da; atzetik, hurrenez hurren, 'Nire sindromea' Urko Egaña Calderónen sorta eta Xabier Paya Ruizen '527.gaua' sorta geratu dira.

 

'Lodifobiarik ez' sorta sariduna

DOINUA: Baneza eta banitu

1- Bizitzaren loteriak
sari gisa, komeriak
igortzean, alegriak
non, biztanlego erdiak?
Egi-oste ko gizarte hontan
aldatuz doaz egiak
baina benetan iritzi denak
ote dira zilegiak?
Kilotxo batzuk gora-behera
gu bihurtzean eriak
zenbat ertz izan ditzaken egun
gorputz borobilegiak! (BIS)

2- Astebururo ilada
merkatal zentroetara
kontsumitzeko parada?
Bai… haiek gu, beharbada!
Arropa-dendan nabaritzen dut
saltzaileen begirada
nire gorputz ez normatiboa
bilakatzen zaie traba.
Salerosketa xinple bat zena,
egun kontraesana da:
orain arropek saltzen gaituzte
besteen begietara. (BIS)

3- Malenkoniak hartzean
amonaz akordatzean
oraindik ere, lantzean
ikusten dut baratzean.
Jende ugarik ganoraz ez du
bazkaltzen etxeratzean
ta beste askok barau egiten
dute sarri arratsean …
Mendeetako gure izana
uzten gabiltza atzean
ez jatearen kultura hori
guztiok elikatzean. (BIS)

Bertso sorta osoa ikusteko aukera,

Eta Urko Egañaren "Nire sindromea" sorta ere jarraian.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu