Bizkaiko bertsolari gazteak 2022-01-20

Helburu nagusi bi azpimarratu ditu Bizkaiko Bertsozale elkarteak; batetik, gazteen plazaratzean eragitea, eta bestetik, gazteen saretzea eta talde izaera indartzea.
Aurtengoan, 1996-2003 urte artean jaiotako 27 gaztek eman dute izena guztira eta 6 saiotan banatu dira bertsolariak. Parte hartzaileak kantuan aritzeaz gain, antolatzaile ere izango dira bakoitzaren eskualdeko saioan.
Iaz egin zen dinamika bera izango du aurtengoak ere, hilabetean saio bat egongo da eta hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da saioa etxean hartu eta antolatzea. Guztira 6 saio izango dira, 6 eskualde.
Lehenengo saioa Gernika-Lumon izango da urtarrilaren 29an, 18:30tan hasita, Arrano tabernan. Saioan Unai Mendiburuk, Janire Arrizabalagak, Maddi Askaiturrietak eta Beñat Bilbaok abestuko dute.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza