Hitzetik Hortzera 2022-01-24

Nerea Urbizu eta Julio Soto doinuei buruz

Nerea Urbizu eta Julio Soto doinuei buruz
Ez zenuela pasa den asteburuko Hitzetik Hortzera saioa ikusi? Iruñeko Laban izan zen Eider Perez aurkezlea Nerea Urbizu musikariarekin eta Julio Soto bertsolariarekin. Ikusi jarraian elkarrizketa osoa.

Bertsolaritzaren Datu Basean 3.200 doinutik gora daude dokumentatuta. Horietako asko doinu tradizionalak dira, baina beste hainbat bertsolariek plazaratu dituzte, doinu ezagunetan oinarrituta edota askotan kide musikariren bati laguntza eskatuta.

Horren adibide da Nerea Urbizu musikariaren eta Julio Soto bertsolariaren arteko elkarlana. Nerea ibilbide luzeko musikaria da; Ene Kantak proiektuaren sortzaileetako bat da, eta aurtengo Korrikaren kantaren egilea ere bada, besteak beste. Ibilbide horretan doinu bat baino gehiago sortu dizkio Julio Soto bertsolari gorritiarrari: ezagunena 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian plazaratutakoa, Ze ederra ta ze polita izena hartu zuena.

Bi lagunen arteko elkarlana nolakoa izan zen, doinu bat nola sortzen den, zein ezaugarritako doinuek funtzionatzen ote duten,… Galdera askorekin hurreratuko da Eider Perez Iruñera, aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Ikusi elkarrizketaren zatia hemen; eta programa osoa EiTB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza