Bertsularien Lagunak eta EHko Bertsozale Elkartea 2022-01-25

Adi bertsozale; lau lan deialdi atera dira!

Adi bertsozale; lau lan deialdi atera dira!
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetako koordinatzailea behar du eta Ipar Euskal Herriko Bertsularien Lagunak elkarteak, berriz, koordinatzaile orokorra, hezkuntza eragilea eta administrazio teknikaria.

Aurrenekoaren kasuan, 2022ko otsailaren 20ra arte bidali beharko dute interesdunek Curriculum Vitaea; eta lana 2022ko apirilaren 11n hasi eta irailaren 15era artekoa izango da. Bertso Udalekuen koordinatzailearen ardura nagusiak udalekuetako txanden diseinua, kudeaketa eta exekuzioa izango dira, hala nola, udalekuetako batzordearen eta hezitzaileen lantaldearen kudeaketa.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartean webgunean.

Bertsularien Lagunak

Kasu hauen kasuan martxoaren 20ra arte izango da irekita hautagaitza bidaltzeko epea.

Koordinatzaile orokorra Bertsularien Lagunak Elkartearen egitasmoa koordinatzeaz eta hori gauzatzeko aurrekontua kudeatzeaz arduratuko da, baita zenbait batzorde koordinatzeaz eta barne eta kanpo harremanak zaintzeaz ere.

Hezkuntza eragilearen egitekoa Hezkuntza Arautuko proiektua eta bertsu-eskolen sareen eskaintza kudeatzea, baita aisialdiko zenbait egitasmo antolatzea ere.

Administrazio teknikariak elkartearen kontabilitatea eraman, baliabide pertsonalak kudeatu eta dirulaguntza deialdietara aurkezteko txostenak prestatu eta justifikatuko ditu.

Informazio gehiago Bertsularien Lagunak elkarteak ateratako albistean.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza