Eskaintza zabala 2022-01-28

Asteburuko bertso agenda

Asteburuko bertso agenda

Urtarrileko azken asteburuak ere ekarriko digu bertsoaz non gozatua. Larunbatean, ondorengo bost ekitaldiok izango dira:

Senperen, Amets Arzallus eta Julio Soto ariko dira Larraldean, 17:00etatik aurrera, Bertso krakadan, Lapurdi 1609 Elkarteak antolatuta.

Maule-Lextarren, 'Borroka da bidea' Gaztelumendi anaien emanaldia, bertsoak eta marrazkiak uztartuz. Zinka ostatuan, 19:00etan, Bertsolari aldizkariaren eskutik.

Gernika-Lumon Bizkaiko bertsolari gazteak plazaratezko ekimeneko saioa izango da, Plazara ekimenaren baitan: Janire Arrizabalaga, Maddi Askaiturrieta, Beñat Bilbao eta Unai Mendiburu. Arrano tabernan, 18:30etan.

Otxandion, "Ombuaren itzala" Pello Mari Otañori buruzko film proiektuaren aurkezpena izango da eta bertsolariak ere izango dira: Manex Agirre eta Erika Lagoma. Ekitaldiak Patxi Bisquer proiektuaren arduradunak ere hartuko du parte.

Amasa-Villabonan "Erik eta Win" emanaldia izango da: Ander Lizarralde Jimeno eta Unai Muñoa bertsolariek landutako proiektua, Aitor Atxega eta Imanol Kamio bertsolariekin. 20:00etan, Amasako elizan.

Igandean, berriz, bertso saio solidario musikatua Donostian: "Tabuen kutxatik oholtzara". Bertsolariak: Uxue Alberdi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz eta Alaia Martin. Gai jartzen, Amaia Agirre. Musikariak: Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra. Dokan, 18:30etan, Iñurri Elkarteak antolatuta.

Bilbon, azkenik, 7katu gaztetxearen 15. urteurrena: Miren Amuriza, Josune Aramendi eta Jone Uria Albizuri. 18:00etan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri