Otsailaren 7 arte 2022-01-27
Bi urtez behin jokatzen da Bizkaiko Taldekako txapelketa eta aurtengorako izen ematea zabalik dago, otsailaren 7ra arte. Hirugarren edizioa izango da, 2017ko eta 2019koen ondotik.
Ekimen hau giro informalean, jai giroan, jokatzen da eta helburu nagusia Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea da, eskualde eta bertso eskolen arteko elkargune ludikoa sustatzea.
Informazioa eskatzeko edota izena emateko Bizkaiko Elkartera deitu edo idatzi behar da: 94 6812711 / bizkaia@bertsozale.eus
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza