Bertsolaritza irratietan 2022-01-26

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Hona hemen aurreko asteak utzi ziguna uhinetan. Belarriak zabalduz, goza dezagun irratien proposamena.

Bapateko Unibertsoa Arraio irratian

Aner Peritz eta Andoaingo “Toxak” izan zituzten pasa den asteko programako gonbidatuak. Azken aldian lortutako sariketa zein bertso-idatzi sarituak aipatu zituzten Aner Periz zarauztarrarekin eta urtarrilan 2an Andoainen egin zen Bertso Txalaparta kalejiraz aritu ziren "Toxak" andoaindarrarekin.

Bapateko Unibertsoa 2021-11-08

 

Potto programa Bilbo Hiria irratian

2022ko aurreneko POTTO saioan bi arte uztartu zituzten: bertsolaritza eta literatura.
Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek ondutako “Bidea da borroka” komikiaren aurkezpena egin zuten, bertsotan eta prosan. Añorgako bi anaiak prosa bideratu bizian aritu zitzaizkien Martin Artola protagonistaren bizipenak aletzen.
Prosa nahikoa ez, eta BIRA kulturgunean egin zuten aurkezpeneko bertso aleak ere eskaini zituzten saioan.
Bidea da borroka POTTO saioan.

Potto 2022-01-20

 

Bertsoinka programa Xorroxin irratian

Joan den Abenduaren 10ean, Beran ta Lesakan jokatu zen Bortzirietako XXII.taldekako bertso lehiaketako finaleko bertsoak aditzera eman zuen programak.
Taldeka ere bertsoa gozagarri !

Bertsoinka 2022-01-20

 

Hitza Jolas programa Euskadi irratian

Gorri kolorea izan zen ardatz Bilboko Biran, joan den azaroaren 18an izandako bertso saioan eta programan ere argi gorria piztuta ekin zioten saioari. Donostiatik ere pasa ziren kale-izendegiari erreparatzeko. Bidean aurrera eginda, Zuberoaraino ere iritsi ziren, Barkoxeraino. 160 urte dira aurten Pierra Topet "Etxahun Barkoxe" koblakari entzutetsua hil zela eta haren inguruan xehetasun gehiago jaso zituzten.
 
 
 

Bertsoa entzuten jarrai dezagun
Irratiak ditugula lagun...

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu