Bertsolaritza irratietan 2022-01-31

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Oraindik ere programazio aberatsa eskainia zaigu irrati ezberdinetan. Elkarrizketak, bertsoaldiak, bertsolariak... Denetarik eta denontzat !

Bapateko Unibertsoa Arraio irratian
Uxue Areizaga gai jartzailea zuten gonbidatua. Harekin luze eta zabal aritu ziren gai jartzailearen lanaz.
Mikroaren bestaldean...

Bapateko Unibertsoa 2022-01-24


(H)ari naizela Ataria irratian
2022ari Ataria Bertso Jaialdiko bertsoaldi onenekin ekin zioten (H)ari Naizela programan. Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan eta kantuan Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia aritu ziren.

Hari naizela 2022-01-27


Potto programa Bilbo Hiria irratian
Azaroaren 30ean, Bilboko Kafe Antzokian, bertsolari handien jarduna izan zen gozagai. Taulagainean laukotea izan zen: Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio eta gai-jartzaile, Erlantz Ibargurengoitia
Zenbat Gara kultura elkartearen eskutik heldu zen bertso-jaialdia, Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza pantaila handira eramateko proiektua babesteko asmoz.
Pello Mari Otañoren lanak eta Ombuaren Itzala proiektua aurkezteko bertso-jaialdia entzungai !

Potto 2022-01-27


Bertsoinka programa Xorroxin irratian
2021ari begira jarri zen pasa den asteko programa. Joan den Abenduaren 18an Miribillan jokatu zen Bizkaiko finaleko bertsoak entzungai ditugu saio honetan.

Bertsoinka 2022-01-27


Hitza Jolas programa Euskadi irratian
Eskolaren jira-bueltan ibiliko gara saio honetan. Donostian, Mikel Laboa sariketaren urteurreneko bertso saioa izan zuten oinarri. Tolosako Ataria jaialdiko bertsoaldi batzuk erantsi zizkioten eta Oñatiko Errege bezperako saioko aleren bat ere topatuko dugu tartean. Eskolak bezala, bizitzak ere uzten du bere arrastoa eta hori ere jaso zuten...

 
 

Mikro askotan beti, atzean, aurrean...
Bertsoa denontzako, esku ahurrean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu