Haizea dator ekimena 2022-02-01

Bertsolari gazteen saioa Baionan ostiralean

Bertsolari gazteen saioa Baionan ostiralean

'Haizea dator' bertsolari gazteak plazaratzen laguntzeko ekimenak hitzordu berri bat izango du ostiral honetan Baionan. Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik dator ekimena eta azken urteotan hainbat saio antolatu ditu bertsolari gazte berriak eta kontsagratuagoak biltzen dituen saioak eginez.

Ostiral honetan Baionako Biltxoko elkartean izango da hitzordua, 19:00etan, eta honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Oihan Perez, Aiantze Lanes, Xanti Lacroix, Irantzu Idoate, Aitor Servier eta Patxi Iriart.

Antolakuntzak adierazi duenez, saio ondotik pintxoak eta edaria ere izango dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza