AlBEren Eskutik 2022-02-02

Bertsolari gazteen Abra Sariketa jokatuko da otsailaren 11ean Getxon

Bertsolari gazteen Abra Sariketa jokatuko da otsailaren 11ean Getxon

Bertsolari gazteen Abra Sariketa jokatuko da otsailaren 11ean Getxon, ALBEren eskutik. Honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan, Azaberri elkartean:

Maider Altuna (Arrigorriaga)
Josu Txoperena (Hendaia / Lesaka)
Julene Iturbe (Azkoitia)
Ekain Alegre (Altsasu)
Oihan Diaz (Algorta)
Unai Anda (Ametzaga)

Gai-Jartzen: Naroa Torralba

2002an sortutako sariketa
Abra sariketa 2002an sortu zen Euskal Herriko bertsolari gazteei plazarako saltoa ematen laguntzeko, eta ordutik urtero jokatu da Getxon. 2015ean, ALBEren 35. urteurrena dela eta, sari-
keta berezia egin zen eta ordura arteko txapeldunek makila jokatu zuten. Dagoeneko otsailean egonkortuta dagoen saioa da, eta azken urteetan afalosteko formatuan jokatu izan dena

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza