Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Agerraldiaren eskutik 2022-02-03

Bertso-eskola sortu da Tafallan eta gaur abiatuko da

Tafallan bertsolaritzak beste urrats bat emango du gaurtik aurrera: helduen bertso-eskola izango du, lehenengoz. Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Agerraldiaren lankidetzari esker gorpuztu da proiektua eta Josu Sanjurjo ariko da irakasle lanetan.

Iazko ikasturtean dagoeneko martxan jarri zen bertsolaritza hezkuntza arautuan emateko proiektua eta bertso-eskolarena bide horren beste urrats bat gehiago izan da. Nafarroako Bertsozale Elkarteak proiektua martxan jartzeko zuen asmoak eta Tafalla bertako bertsozaleen bertso-eskola eskariak bat egin eta gaur ekingo dio taldeak asteroko dinamikari, Josu Sanjurjok gidatua. Denera 12 lagun elkartu dira, 60-24 urte bitartekoak eta ekainera bitarteko ikasturtea izango da lehenbiziko hau.

Gauzak ondo, datorren urtean ere jarraipena izateko bokazioz abiatuko du bidea Tafallako bertso-eskola berriak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza