Ihauterietako saioak 2022-02-03

Ohitura zaharretatik aro berria

Ihauteriak ospatzen diren honetan, ohitura zaharrek karrikak hartuko dituzte ondoko egunetan Euskal Herriko txoko anitzetan.

Jazko urtea berezia izan bazen ihauteri garaiko ospakizunentzat, aurtengo otsaila indartsu dator eta ospakizun asko prestatzen ari dira hilabete osoan zehar, jendearen gosea asetzeko asmoz.

Asteburu honetan, hiru hitzordu daude Zuberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroan.
Larunbatean, otsailaren 5ean, Arbonan, Santa eskea egingo da egun osoan zehar Ortzi Idoate eta Egoitz Zelaia bertsolariekin. Donapaleun berriz, Santibate ospatuko da, hor ere egun osoan zehar, Amikuzeko bertso eskolako kideak diren Ramuntxo Christy, Mattin Irigoyen, Paul Moal, Bittor Thikoipe eta Pettan Prebenderekin.
Igandean, otsailaren 6an,

Otsailaren 12an, Lekuinen Kaskarotak izango dira eta etxez etxe ibiliko da jendea Ortzi Idoate eta Maddi Ane Txoperenarekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza