Pello Zabala hil da 2022-02-03

Pello Zabala, baita bertso-jartzaile eta bertso doinu sortzaile ere

Pello Zabala Bengoetxea atzo hil zen 78 urte zituela. Pernando Amezketarraren ondorengoak bertsolaritzan ere utzi du bere arrastoa. Bertsozalea zen Pello (bertsolaria zuen aita) eta baita bertso jartzaile eta bertso doinu sortzailea ere. Ez hori bakarrik, Bertsozale Elkartearen bazkide ere bazen 1996tik. Urte hartan, Bertsozale Elkarteak bazkidetza kanpaina egin zuen eta Pello Zabala izan zen bazkidetza hura publikoki bultzatu zuen aurpegi ezagunetako bat. Hona hemen orduko bazkidetza iragarkietako bat, Deia egunkarian.

40 doinu Xenpelarreko Doinutegian
Doinu sortzaile oparoa zen Pello Zabala eta bere sinadura daramaten 40 bertso doinu daude Xenpelar Dokumentazio Zentroko doinutegian jasoak. Hona hemen horietako bat, zortziko handiko doinu gozo bat, 'Hi bertsolari konta ezaiguk' izenekoa. 

Bertsoak ere idatzi zituen Pello Zabalak, eta horietako sorta bat kantatu ere bai behin, Hitzetik Hortzerako programa batean, Arantzazuko txokoak bertso bidez erakutsiz. 

Eguraldia igartzeko lanak ere hainbat bertsotarako gaia eman izan du hamarkada luzetan, Pello Zabalaren izena bertsogintzako protagonistetako bat bihurtuz.

Bertsotan Arantzazuko berri
Hitzetik Hortzera bertso programak elkarrizketatu zuen Zabala 2010ean. Bertan Arantzazuko txoko desberdinen aurkezpena egiten du bertsotan, bertsolaritzarekin izan zuen harrenana azaltzeaz gain. ETBko irudiak dira bideoan ageri direnak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu