Larunbatean 21:00etan ETB1en 2022-02-03
Zumaian eman ditu urterik gehienak baina Ataunen jaio zen Joanito Dorronsoro. Gaztetan apaiz ikasketak egin zituen eta fundizioko langile bilakatu zen gerora. Biak utzi eta ikastolen eta bertso eskolen sorreran buru belarri jardun zuen ondoren.
Joanitok doinuen bilketa-lan izugarria egiteaz gain bizitza osoa eman du euskararen eta bertsolaritzaren transmizioarekin konprometitua. Bertsolaritza hezkuntzan txertatzeko hainbat baliabide sortu zituen, tartean Bertso-Doinutegia. Bertsogintzaren datu-baserik kuttunenetakoa.
Doinutegia bertsolaritzaren datu-basean aurki daiteke, sarean eta denen eskura: www.bdb.bertsozale.eus web atarian.
Bertso doinuen gorakada, 80. Hamarkada
1980.urteko Bertsolari Txapelketa Nagusia mugarri izan zen bertso-doinuen zabalkundean, horrela gogoratzen du Joanitok. Mikrofonoaren aurrean ordura arte kantatu gabeko doinuak kantatzen hasi ziren bertsolariak. Bertso doinuen ezagutza zabaltzen hasi zen eta gaur egunera arte dirau bertso-doinu berriak sortzeko, kantatzeko eta plazaratzeko griñak.
Tolosako eta Zeanuriko bertsoaldiak
Tolosako ATARIA eta Zeanuriko bertso jaialdiak ez dute hutsik egin urteroko zitan eta aste honetako programan bertsoaldi onenak eskainiko ditugu. Tolosan kantuan aritu ziren Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile lanak Amaia Agirrek egin zituen. Zeanuriko saioan aldiz kantuan aritu ziren Sustrai Colina, Jon Maia, Unai Iturriaga, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile lanak Eñaut Intxaurragak egin zituen.
Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan, ETB1en. Eta edonoiz, EITB Nahieran atarian ere bai.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24