Bertsolari bertsozale podcasta 2022-02-04

Nerea Ibarzabal, bertsolari bertsozale

Nerea Ibarzabal bertsolari eta Bizkaiko txapeldunak bertsolaritzarekiko bere hainbat ertz agertzen dizkigu podcast honetan: etxeko zaletasuna, hizkuntzarekiko lilura umetatik, gustuko bertsoak, gustuko doinua, pandemia garaiaren ondorioak...

'Bertsolari, bertsozale' podcastean Nerea Ibarzabal dugu aste honetako protagonista, Markina-Xemeindarra sortzez eta egun Hernanin bizi den bertsolaria, Bizkaiko txapeldun berria. Etxetik bertso zaletu zen Nerea, batez ere amarengandik eta amaren familiakoen bertso girotik. Entzuleak gertu dituen plazak ditu gustukoen, bertsoak bere benetako zentzua hor hartzen duela iritzita. Aitor du bertsotik egin zuela berak feminismorako bidea. Pandemiak bertso plazaren aniztasuna kamustu izana ere azpimarratu du Ibarzabalek.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza