Bertsolaritza irratietan 2022-02-07

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Hona hemen aurreko asteak bertsoaz irratietan utzi ziguna. Izan dadila guztion gozagarri !

Potto programa Bilbo Hiria irratian
Deustuara eta Portugaletera joan ziren programan, 2021. urtearen hondarrean, abenduan izan ziren saioak eskaintzera.
Deustuan kantuan izan ziren Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia, Maite Berriozabalen aginduetara; eta Portugaleten Sastraka Gaztetxean izan zen bertso-afariaz gozatzeko aukerarik. Kantuan, Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes izan ziren.
Bertsoa eta prosa musikarekin uztartu zituzten eta Roberto eta Miren Etxebarria aita-alabak ekarri zituzten kantuan, disko berria besapean: KOPLAK AIREAN.

Potto 2022-02-04


Bertsoinka programa Xorroxin irratian
Joan den urtarrilaren 15ean Hendaian egin zen bertso jaialdiko bertsoak entzungai daude Bertsoinka saioan. Aimar Karrika gai-jartzailearen inguruan, kantuan aritu ziren orduan Julio Soto, Maddi Ane Txoperena, Maddalen Arzallus, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus.

Bertsoinka 2022-02-03


Hitza Jolas programa Euskadi irratian
Otsaila hasieran kandelario, San Blas, Santa Ageda bezpera, Inauteriak, dena batera izan ohi da. Euskal Herriko txoko askotan bezala, programak koplak ekarri dizkigu; zaharrak eta berriak, musikaz lagundutakoak edota hitz hutsekoak, bertso jarriak ere bai. Bederatzikoak ez du hutsik egingo eta Pello Zabala zendu berriak inprobisazioaz esandakoak berreskuratzeaz gain, bertsotan ere entzuteko parada dugu atal honetan, Andoni Egañarekin batera.

 

Koplak, prosak eta bertsoak
Guztiak entzuteko gozoak !

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu