Lehengo ekitaldia 2022-02-08

Bertsoaroko lehen jaialdia ostegunean Iruñean

Bertsoaroko lehen jaialdia ostegunean Iruñean

Ostegun honetan hasiko da Bertsoaroa Iruñean. Aurtengo edizioak sei ekitaldi izango ditu eta bertso jaialdia izango da lehendabizikoa: Amets Arzallus, Eneko Fernandez, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Alazne Untxalo ariko dira kantuan. Gai-jartzen, Alaitz Rekondo. Saioa Antzerki Eskolan izango da, 19:00etan.

Sarrerak 5 eurotan daude eskuragarri Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean.


Hurrengo ekitaldia, eRRe
Bertsoaroko bigarren ekitaldia 'eRRe. Aldarri bat bertsoz' emanaldi aurkeztu berria izango da, bertso sorta dramatizatuak, Aner Peritz, Oihana Arana, Leire Vargas eta Haizea Aranaren eskutik. Otsailaren 15ean. Sarrerak 5 eurotan daude eskuragarri Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza