Plazara ekimena 2022-02-10

Bertso-eskolako gaztetxoak eta plazako bertsolariak oholtzan, Tolosaldean

Bertso-eskolako gaztetxoak eta plazako bertsolariak oholtzan, Tolosaldean

Tolosaldeko Harituz Bertsozale Elkarguneak Plazara ekimena jarri du abian bertso-eskolako gaztetxoak eta plazan dabiltzan bertsolari kontsagratuak oholtza berean elkartzekk. Eskualdeko bertso-eskola honek tankera honetako proiektua gauzatzen duen lehen aldia eta bihar izango da lehenengo saioa, Anoetan. Gipuzkoako Elkarteak iaz antolatu zuen ekimenetik hartu dute ideia eta bertso-eskolako gaztetxoetan oso harrera ona izan du. Hala kontatu dio Bertsoari Haritz Mujika Harituz Bertsozale Elkarguneko arduradunak: "Bertso-eskolakoek urtean duten ia plaza bakarra eskolarteko txapelketa da, estuasunean bizi dutena, eta plazako bertsolariekin oholtzan batera aritzea ilusio piztailea da berentzat. Gainera badakite saioaren ardura, nolabait, bertsolari kontsagratuengan dagoela, eta arindu horrek beste lasaitasun bat ematen die bertsotan gozatzeko. Gure bertso-eskolan motibazio handia sortu du".

Gaztetxean, publiko gaztea helburu
Bertsolari gazteek publiko gaztearen aurrean kantatzea ere bada ekimen honen beste helburuetako bat eta helburu horrekin saioak eskualdeko gaztetxetan izango dira. Pandemia garaian etorri den plaza murrizketarekin, saio berriak sortu ahal izatearen garrantzia ere azpimarratu du Haritz Mujikak.

Ostiralean, 18:30etan Anoetako gaztetxean
Lehenengo saio honetan bost bertsolari ariko dira kantari: Jon Mendiluze, Aratz Arzelus eta Izar Zelarain, Alaia Martin eta Oihana Iguaran izango dira. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Iker Iriarte ariko da.

Aurten, hiru saio antolatzeko asmoa du Harituzek, bi plazako bertsolariak tartean direla eta hirugarrena bertso-eskolako gaztetxoekin. Datorren urtean ere aukera izan ezkero proposamenarekin aurrera egin asmotan dira.

 

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu