Ibilaldiaren baitan 2022-02-11

Bertso Maratoia egingo dute larunbatean Bilboko Abusu ikastolan

Bertso Maratoia egingo dute larunbatean Bilboko Abusu ikastolan

Ibilaldia 2022k Bertso Maratoia antolatu du larunbat honetarako, otsailaren 12rako, Bilboko Abusu ikastolan. 42.195 segunduko saioa egingo dute, maratoiak metroak beste, 09:00tatik 21:00ak bitartean. Maratoian zehar 50 lagun inguru izango dira kantari, 10-80 urte bitartekoak. Bertso Maratoiak formatu eta molde derberdinetan jorratuko du bertsogintza: bat-batean, bertso jarrietan, trikitiz lagunduta...

Bertsolaririk ere izango da parte hartzaileen artean: Eneko Abasolo "Abarkas", Xabier Amuriza, Nerea Elustondo, Onintza Enbeita, Mikel Galarza, Rikardo Gonzalez de Durana eta Asier Otamendi ere hantxe izango dira.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza