Finala martxoaren 24an 7Katun 2022-02-15

Gaur hasiko da Bertso Erronda Bilbon

Gaur hasiko da Bertso Erronda Bilbon
Gaurko saioan Enare Muniategi, Ander Ucelay, Eire Salegi eta Josu Ibarguren ariko dira kantuan, Adaxka tabernan, 19:30etan.

Bilbon egiten den Bertso Erronda ekimenak edizio berri bati ekingo dio gaur arratsaldean. Bertsolaritza taberna giroan sortu eta gozatzeko proiektu honek bere espazio propioa egin du bertsolaritzaren plazan otsaila-martxoa bueltan. 20 bertsolari gazte arituko dira kantuan. Bost kanporaketa eta finala izango ditu, urtero legez, 7Katu gaztetxean jokatuko dena.

Gaur arratsaldean honako lau bertsolari hauek ariko dira Adaxka tabernan, 19:30etan.
Enare Muniategi
Ander Ucelay
Eire Salegi
Josu Ibarguren

Datozen lau asteartetan izango dira ondorengo kanporaketak eta martxoaren 24an finala.

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza