DAtorren igandean bertso-derbian 2022-02-17

Athleticek Anjel Mari Peñagarikano omenduko du

Poza besteko harridura sentitu duela adierazi du bertsolari anoetarrak. Iribarren eskutik jasoko du saria, Bertso-derbian. "Euskara, bertsoa eta futbola elkarrengana asko hurbildu dira eta hori oso positiboa izan da" adierazi du Peñagarikanok.

Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak Athletic Club Fundazioaren 2021eko Aintzatespen Saria jasoko du igande honetan, Bertso-derbian. Athletic Cluben balioak zabaltzen laguntzeagatik ematen dio urtero sari hau kultura eta kazetaritzako pertsona ospetsu bati. Bertsolari bati ematen zaion lehenengo aldia da. Ezaguna da bertso munduan Anjel Mari Peñagarikanoren athleticzaletasuna eta bertsotan ere baliatu izan du alderdi hori. San Mamesen ere bertsoa bota izan du partidua hasi aurretik, Andoni Egañarekin batean.

"Beste zale zuri-gorri asko bezala, Peñagarikano athleticzale egin zen beste gipuzkoar ospetsu baten irudiari esker: Jose Angel Iribar, Athletic Clubeko mito bizia. Hain zuzen ere, Txopok emango dio Peñagarikanori merezitako saria" dio Athletic-ek. Omenaldia Bertso-derbiaren XVIII. edizioan egingo da, Zornotzako Zornotza Aretoan, igande honetako eguerdiko 12:00etan, Athleticek eta Realak San Mamesen elkar ikusi baino ordu gutxi batzuk lehenago.

Harriduraz hartu zuen Anjel Mari Peñagarikanok Athletic-eko deia: "Nik zer egin dut ba..." Poza ere handia izan da, ordea, bereziki oroigarria Jose Angel Iribarrek emango diola jakin duenean. Omenaldiaren harira, Gipuzkoako txapeldun ohiak azpimarratu du azken 30 urteotan futbola eta euskara (eta baita bertsoa ere) elkarrengana asko hurbildu direla eta hori oso positibotzat jotzen du".

Derbi egunean izaten den bertso-derbian ere parte hartuko du Peñagarikanok, talde zuri-gorriaren ordezkari gisa, Jone Uriarekin eta Aitor Etxebarriazarragarekin batera. Realeko ordezkari, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko dira.

 

 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa