Oihanederren, 19:00etan 2022-02-17

'Etxepare jalgi hadi batura' lana aurkeztuko du gaur Amurizak Gasteizen

'Etxepare jalgi hadi batura' lana aurkeztuko du gaur Amurizak Gasteizen

Xabier Amurizak Etxepare Jalgi hadi batura lana aurkeztuko du gaur Gasteizen, Oihaneder Euskararen etxean, 19:00etan. Etxanoko bertsolari eta idazleak Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae poema/bertso liburua euskara batura ekarri du. Amurizak Etxepare bertsolari kontsideratzen du gaur egungo adieran, eta Euskara batura moldatu eta neurriak zein errimak eguneratu ez ezik, jendaurrean kantatu eta deklamatzeko hautaketa ere osatu du, emanaldi formatuan zabaltzeko, Xalbador eta Lazkao Txikirekin antologiekin egin zuen bezala.

Etxepare Jalgi hadi batura lanean jatorrizko bertsioa eta bertsio eguneratua biak datoz orrialde berean ezker eskuin, irakurleak bien arteko jolasa egiteko aukera ere izan dezan.

Gaur egunera, bere estiloari zintzi eutsiz
Jatorriko bertsiotik euskara batura ekartzen zenbait moldaketa egin behar izan ditu Amurizak: "Lexikoa aldatu dut, aditza ere bai, eta, oroz gain, teknikoki ere pixka bat hobetzen saiatu naiz. Itzulpen hutsa egiteko —euskara batura ekartze hutsa, esan nahi dut—, ez nuen izango halako kinadarik edo interesik. Teknikoki hobetu dudala esan dut, baina exajeratu gabe. Nire sentimendu nagusia zen Etxepareren testua gaurko egunera ekartzea, bere estiloari zintzo eutsiz. Teknikoki, haren errima oso elementala da, eta batez ere, bariazio gutxikoa. Arlo horiek pixka bat hobetuz, hizkuntza ulergarri egite aldera egokitu dut", adierazi du Argiari emandako elkarrizketan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu