Bertso-Derbian 2022-02-21

Anjel Mari Peñagarikanok Athleticen omenaldia jaso zuen atzo

Klub zurigorriak urtero saritzen du gizarte edo kultura munduko pertsona bat Athletic Cluben balioak zabaltzen laguntzeagatik eta bertsolari bat saritzen duen lehenengo aldia da. Jose Angel Iribarrek eman zion saria. Hona hemen Peñagarikanoren esker bertsoak eta hitzak.

Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak Athleticen omenaldia jaso zuen atzo Zornotzan, Bertso-derbiaren baitan. Klub zurigorriak urtero saritzen du gizarte edo kultura munduko pertsona bat Athletic Cluben balioak zabaltzen laguntzeagatik eta bertsolari bat saritzen duen lehenengo aldia da. Ezaguna da bertso munduan Anjel Mari Peñagarikanoren athleticzaletasuna eta bertsotan ere baliatu izan du alderdi hori. San Mamesen ere bertsoa bota izan du partidua hasi aurretik, Andoni Egañarekin batean.

Jose Angel Iribarrek Athleticeko atezain ohi mitikoak eman zion saria Peñagarikanori, Aitor Elizegi lehendakaria ere bertan zela. Derbiko emaitza ikusita, badirudi jokalariek ere Peña omendu nahi izan zutela, Realari 4-0 irabazita.



Peñagarikano: "Futbola eta euskara elkarrengana hurbildu dira"
Omenaldiaren harira, Gipuzkoako txapeldun ohiak azpimarratu du azken 30 urteotan futbola eta euskara (eta baita bertsoa ere) elkarrengana asko hurbildu direla eta hori oso positibotzat jotzen du.

 



XVIII. Bertso-derbia
Futbola eta bertsoaren arteko harremanaren lekuko, XVIII. bertso-derbia izan zen. Talde zuri-gorriaren ordezkari gisa, Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria eta Aitor Etxebarriazarra aritu ziren (azken hau, Athleticeko atezain izana harrobiko taldeetan). Realeko ordezkari, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Xabier Irakulis aritu zen gai-jartzen, Zornotzako bertso-eskolako kidea. Realeko eta Athleticeko fundazioek antolatzen dituzte bertso-derbiak eta jada tradizioa bihurtu da formatu hau, urtero bi saio eginez, gizonezkoen taldeko partidetan. Atzoko bertso-derbiak ere oso harrera ona izan zuen.

(Argazkiak: Athletic Fundazioa)

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»