Aurten lehenengo edizioa 2022-02-23

Arrakastaz ekin dio Algortan ALBETI BAT egunak

Arrakastaz ekin dio Algortan ALBETI BAT egunak

Algortako Bertsolari Eskolan aspalditik egiten dute ALBEguna, udako solstizioaren garaian. Egun horren helburua da bertso eskolako belaunaldien artean ezagutza sustatzea, bai eta talde moduan geure burua indartzea eta kohesionatzea ere, Joseba Santxo ALBEko kideak Bertsoari adierazi dionez.

ALBEgunaren bilakaerari jarraiki, jabetu ziren komeni zela neguan ere halako keinua egitea; eta halaxe sortu da ALBETI BAT eguna, neguko solstizioaren inguruan, aurten lehenengoz burutu dutena.



Bazkalaurretik bertso poteoa egin zuten herriko tabernetan, herria dinamizatu eta herrian bertso-eskolak bere burua ezagutzera emateko. Ondoren bazkari ederra Azebarri kultur txokoan. Bazkalostean, bertso dinamika: bertsopaperak, bertso ariletak, bertso jolasak..., eta amaitu erromeria giroan, azken agur eta guzti.


ALBETI BAT egunaren lehendabiziko edizio honek arrakasta izan du, nahiz eta data dela eta, jende askoren hutsunea izan, Algortatik adierazi zaigunez. Ekimena abian jarrita, denboran luze irauteko filosofiaz dator. Hala izan bedi!

Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa
ALBEko hurrengo hitzordu nagusia Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa izango da, martxoan hasiko dena.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu