Agenda 2022-02-24

Bertsoaroko azken jaialdia gaur Iruñean

Bertsoaroko azken jaialdia gaur Iruñean

Otsailean egin behar izan den Bertsoaroren edizio hau iritsi da azken ekitaldira. Hiru bertso jaialdiak, horietako bat gazteena, umeentzako bertso tailerra, 'Bederatzikoa' eta 'eRRe' emanaldiak eskaini ditu bertsozaleentzat, menu anitza eta gustagarria. Gaur azkeneko jaialdia izango da, Antzerki Eskolan, 19:00etan hasita. Bertsotan ariko diren bertsolariak:

Saioa Alkaiza
Eneko Lazkoz
Sustrai Colina
Xabat Illarregi
Nerea Elustondo
Miren Artetxe

Maialen Belarra arituko da gai-jartze lanetan. Sarreran Antzerki Eskolako webgunean daude eskuragarri.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza