Larunbatean 21:00etan ETB 1en 2022-02-24

Epaileen lana agerian, Hitzetik Hortzeran

Aste honetako programan Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaileen lana gertutik ezagutuko dugu. Bertsozale Elkarteak antolatutako ikastaro batean epaile beterano zein gazteekin hitz egin dugu haien bizipenak ezagutzeko. Eta plazatik, Iruñeko Bertsoaroko gazteen jaialdia eta Zornotzako Bertso Derbiko aleak. Hitzetik Hortzera: larunbatean, ETB1en.

Bertsolari Txapelketa Nagusia ate joka den honetan, epaileek ere abiatu dituzte haien prestaketa lanak. Izan ere, bertsolarien jarduna zenbakietara eramatea ezinbesteko lana da edozein txapelketetan. Epaileak arduratzen dira bertsoa arretaz aditu eta mezuaren ñabardurak bilatzeaz. Lan hau egiteko entzumen mota hori garatu beharra dago, eta horretarako egiten dira formakuntza saioak.

Bertsozale Elkarteak epaileentzat antolatutako ikastaro batean izan da Hitzetik Hortzera, Bilboko Euskararen Etxean. Bertan Joseba Santxo eta Nerea Bruño epaile beteranoekin eta Graxi Arregi epaile gaztearekin hitz egin du Eiderrek.

Bertsoak epaitzeko irizpideak zeintzuk diren ere ezagutuko dugu. Bertsoak zenbakitara nola eramaten diren jakin nahi? Erantzunak aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Iruñeko eta Zornotzako bertsoaldiak

Aurtengo Bertsoaroa amaitu berritan, egitarau horren baitan Katakraken antolatu zen bertsolari gazteen saioko hautaketa ikusteko aukera izango da. Zornotzan, aldiz, Bertso Derbia egin zen, Athleticen eta Realaren arteko futbol partiduaren aitzakiarekin.

Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan, ETB1en, eta edonoiz EITB Nahieran atarian ere bai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza