Bertsolaritza irratietan 2022-02-28

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Egitarau aberatsa dago aste honetan ere bertsoa zabaltzen duten irratsaioetan. Egin dezagun klik eta gustokoa dugun hori aurkituko dugu.

Bapateko Unibertsoa Arraio irratian
Zarauzko gaztetxoen Etxebeltz bertso eskola izan zuten aipagai azken saioan eta hortarako Uxue Alkorta eta Uxue Ostolaza izan zituzten gonbidatuak.

Bapateko Unibertsoa 2022-02-21


(H)ari naizela Ataria irratian
Azaroaren 13an, Berastegin eta Iruran izan ziren bertso-bazkariak. Berastegin, Iñigo Gorostarzu "Etxorde" eta Haritz Mujika jardun ziren kantuan; Iruran, berriz, Aitor Sarriegi eta Anjel Mari Peñagarikano. Hirugarren saioa, Amezketan izan zen, azaroaren 26an, eta Oihana Iguaranek eta Haritz Mujikak alaitu zuten bertso-afaria. Negua uxatzeko asmoz, udazkeneko bertso-otorduetako onenak hor dauzkagu.

Hari naizela 2022-02-11


Potto programa Bilbo Hiria irratian
Abusu ikastolan izandako bertso-maratoia eskaini digute aste honetan ere. Bertan kantuan izan ziren TAKET bertso-eskolako kideak (Mikel Goiriena, Asier Legarreta, Ibon Larrazabal) + Unai Iturriaga; Gipuzkoako ordezkariak Axier Iriondo, Antton Fernandez eta Ander Aranburu; Arabako bertsolari historikoak: Asier Otamendi, Felipe Zelaieta, Rikardo Gonzalez de Durana eta Serapio Lopez; Onintza Enbeita eta POTOJORRAN bertso-eskola; Ibon Iza; Lilibertso eskolako kideak: Aitor Etxeberriazarraga eta Koldo Gezuraga; Aitor Esteban “Garrote” eta Eneko Fernandez Maritxalar handiaren eskaintza TUBACEX enpresako langileei.
Dena ezin eskaini eta… Biba aukeraketa diktatoriala!

Potto 2022-02-24


Bertsoinka programa Xorroxin irratian
Joan den urtarrilaren 23an Zeanurin egindako jaialdiko bertsoak Bertsoinka saioan. Bertan Sustrai Kolina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Jon Maia eta Amets Arzallus kantuan aritu ziren Eñaut Intxaurragaren aginduetara.

Bertsoinka 2022-02-24

 

Hitza Jolas programa Euskadi irratian
Aste honetan, Baionan, Azkainen eta Etxarri Aranatzen izandako saio bana hartu dituzte ardatz. Nerabeak, hauen kezkak, lehen bertso saioak eta etorkizuna izango dira bertsoaldietan aterako diren gaiak. Umore kutsua izango dute nagusi, baina seriotasunez jarduten ere badakitela erakutsiko dute. Bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Ba al dakizu nori luzatu dioten puntua? 

 

Uhain batzu bezala, uhinak kantuan...
Etorriko al zara gurekin barkuan ?

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri