Finala maiatzaren 28an 2022-02-28

23 taldek hartuko dute parte Bizkaiko Taldekakoan

23 taldek hartuko dute parte Bizkaiko Taldekakoan

Bizkaiko Taldekako Txapelketaren hirugarren edizioa bidean da, 2017 eta 2019aren ondotik. Aurten ere parte hartze zabala izango du: 23 taldek eman dute izena eta 200 parte hartzaile izango dira orotara. Edizio honek kanporaketa fasea eta finala izango ditu. 9 talde sailkatuko dira maiatzaren 28ko finalera.

Oinarria sendotu eta zabaltzeko helburua duten ekimen hau molde informalean jokatzen da, eta bertso eskolak eta eskualdeak indartu nahi dira. Hirugarren edizio honetan kanporaketa fase bakarra egongo da, eta saioetako talde irabazleek finalaren egunean ikusiko dute elkar, maiatzaren 28an. Finalaren egunean, 9 taldetatik hiruk egingo dute aurrera eta horien artean jokatuko da azken fasea.

Jai egun handi bat, eskolarteko egunarekin batean
Bizkaia osoko 23 talde arituko dira, beraz, lehian baina jai giroan, eta finalaren eguna eskolarteko finalarekin batera jokatuko da maiatzaren 28an. Helburua jai handi bat egitea da, eskolarteko finala lehenego, eta hainbat saio labur ostean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu