Gazte Sariketak 2022-02-28

Igandean hasiko da Erniarraitz Sariketa, Errezilen

Igandean hasiko da Erniarraitz Sariketa, Errezilen

Martxoaren 6an hasiko da Errezilen bertsolari gazteen XI. Erniarraitz Sariketa. Hiru kanporaketa izango dira guztira, seina bertsolarirekin, Errezilen (Borondegiko aretoa), Zestoan (Kultur etxea) eta Azkoitian (Kultur etxea), hurrenez hurren.

Hamazortzi bertsolari horietatik sei sailkatuko dira Azpeitiko finalera. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatuko dira, eta gainerakoen artean puntuaziorik altuena bildu duten hirurak izango dira finala osatuko dutenak.

Kanporaketak igande arratsaldetan jokatuko dira, 17:00etan, eta sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira 5€ren truke. Finala, berriz, martxoaren 25ean izango da, 22:00etan, Azpeitiko Gaztetxean.

Kanporaketak

Errezilen, martxoaren 6an, 17:00etan, Borodegi aretoan
Urko Arregi
Ekhiñe Zapiain
Irati Alcantarilla
Txaber Altube
Unai Mendiburu
Iker Letamendia

Zestoan, martxoaren 13an, 17:00etan, kultur etxean
Aimar Sorazu
Aitor Tatiegi
Oihana Arana
Naia Arrizabalaga
Imanol Albizu
Garazi Navarro

Azkoitian, martxoaren 20an, 17:00etan, kultur etxean
Maider Garmendia
Bittor Altube
Julene Iturbe
Paule Loizaga
Aner Euzkitze
Oier Etxeberria

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza