Zutabea 2022-03-01

"Bertsolaritzaren mikromunduan egoteko modu berriak sortu dira"

"Bertsolaritzaren mikromunduan egoteko modu berriak sortu dira"

Ainhoa Urien Telletxe

Berriaren nahia ez ezik, nago, berritasuna ere ugari ekarri duzuela, Maddi. Nahia bera egikaritzen ari zarete hogei urteren bueltan zaudetenok. Guk baino bospasei urte gutxiago izanagatik, esango nuke, bestelako indar batekin hartu duzuela bertsolaritzaren olatua. Eta bertsolaritza bera beste modu batzuetan egiteaz gain, zeuk esan bezala zaretenetik kantatzeaz gain, bertsotik sortzeko beste era batzuk egiten ari zarete. Egiten ari gara. Ez bainuke nahi belaunaldiarteko arrakalak sakonago bilakatzerik konparaketa hutsalekin.

Bertsolaritzaren mikromunduan egoteko modu berriak sortu dira, eta hor daude helduaroan bertsozaletu direnak, horiek igarri baitiote bertsolaritzaren eremu batzuetan feminismoak presentzia polita irabazi duela. Iruditzen zait bertsolaritzaren espazio batzuetan ikuspegi feminista bermatuta egoteak hainbat bertsozale berri eragin dituela.

Horregatik kostatzen zait belaunaldien arteko bereizketa orokortuak egitea. Gaiak planteatzerako orduan ere antzeko: baliteke kasu batean belaunaldi ezberdineko kide biri gai bera planteatzeko moduan egotea, jakitun izatekotan marko teoriko antzekoa izango dutela edota kontzeptu eta jite ideologiko batzuk konpartituko dituztela. Izan ere, belaunaldiak baino espazio bitalak eratzen du gugan konexio sendoagoa: belaunaldia ahaztu gabe, lurraldea, generoa, ideologia, bizitzeko manerak, ohiturak, egiteko moduak, desirak, planak…

Belaunaldiaren nozioa bera transzenditzen duten beste hainbat konfiguraziok sortzen dituzte gure arteko sinergiak. Egia da gaia bera ez dela berdin pentsatzen aurrean 70eko kide bat edo 2000ko bat baldin badaukazu. Hortaz, bai, gaiak pentsatzeko eta jartzeko modua aldatu egiten da parean duzun bertsolariaren belaunaldiaren arabera. Baina noski, ez horren arabera bakarrik, eta kasuan kasu pisu handiagoa izan lezakete aipatutako bestelako konfigurazioek.

Besteak beste, bertsolariarengan pentsatzen dugu guk gaiak jartzerakoan. Ez harengan bakarrik, ordea: publiko potentzialarengan, testuinguruan, saioaren formatuan…

Pentsatzen al dute publikoak, antolatzaileek eta, batez ere, bertsolariek gai-jartzailearengan? Aldamenetik erreparatzen dugunon posizioa aldamenekoegia ote da? Zein da gure rola, gure garrantzia, eta nola jasotzen da hori oholtzan eta oholtzatik kanpo? Idoia, gai-jartzaileok egiten al diegu aitortzarik geure buruei; eta zenbateraino aitortzen da gure lana kanpotik?

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri