Eskualdeko txapelketak 2022-03-02

Uribe Kostako Txapelketa hasiko da ostiralean

Uribe Kostako Txapelketa hasiko da ostiralean

Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa jokatuko da datozen asteetan eskualdean, ALBEren eskutik. 24 bertsolari hartuko dute parte eta ostiral honetan izango da lehendabiziko saioa Erromon. Txapelketa tabernetan jokatuko da eta hiru saio jokatuko dira 18:30etan hasita.

Lehenengo saioa Billares Barrian izango da: Peru Vidal, Joanes Igeregi, Oier Errementeria eta June Diaz arituko dira kantari, 18:30etan.

Bigarren saioa, Berriro tabernan: Jone Uria, Xabi Sainz de la Maza, Inazio Vidal eta Mikel Arrate. 19:30etan.

Hirugarren saioa, Topa tabernan: Arrate Illaro, Naroa Torralba, Peio Lago eta Aritz Landeta. 20:30etan.


Gorlizen beste hiru saio
Eskualdeko bertsolaritza sustatzeko ekimen honen bigarren hitzordua Gorlizen izango da martxoaren 11an. Han beste hiru saio jokatuko dira eta finalerdietarako bederatzikotea ereabakita geldituko da.
Azken hitzordua apirilaren 2an izango da, Algorta. Bertan, egun osoko jarduna izango du txapelketak: hiru finalaurreko jokatuko dira eguerdi arratsaldean eta finala gauena jokatuko da, Azebarrin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza