Uztailean dira txanda guztiak 2022-03-03

Martxoaren 7an irekiko da Bertso Udalekuetako izen-ematea

Martxoaren 7an irekiko da Bertso Udalekuetako izen-ematea

Bertso giroko haur eta gaztetxoen artean hainbesteko arrakasta duten bertso udalekuak izango dira aurten ere eta datorren astean zabalduko da izen ematea, martxoaren 7an, hain zuzen ere. Bertso-eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman ahalko dute izena egun horretatik aurrera, zehazki, martxoaren 7ko 10:00etatik 21eko 12:00etara. Bazkide ere egin liteke, hemen. Ondoren, martxoaren 24tik apirilaren 7 arte, gainerakoek izango dute izena emateko aukera.

Izena emateko www.bertsozale.eus atarian argitaratuko den izen-emate orria bete beharko da.

Amaiurren, Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen izango dira 2022ko Bertso Udalekuetako txandak, guztiak uztailean.

Maiatzaren hasieran esango zaie izena eman dutenei txandarik egokitu ote zaien, eta orduan emango da taldeen osaketaren berri.

Txanden xehetasunak
16 eta 18 urte bitarteko gazteen egonaldia izango da lehena; Amaiurren egingo da uztailaren 6tik 15era. Hura amaitu eta hurrengo egunean ekingo zaio Irañetako udalekuari, eta han izango dira.
12 eta 13 urteko gazteak 7 egunez. Uztailaren 25etik 31era bitartean, Larraulen elkartuko dira 14 eta 15 urte bitartekoak.

Egun beretsuetan Zuhatzan izango dira bi txanda ere: bi taldetan banatuko dira 9 eta 11 urte bitartekoak, eta uztailaren 23tik 27ra izango da lehen taldea eta 27tik 31ra bigarrena. Prezioari dagokionez, Amaiurreko egonaldiak 360 euro balio du, Irañetakoak eta Larraulgoak 280 euro eta 245 euro Zuhatzakoak. Unean unean, indarrean dauden neurriak jarraituko dira udalekuetan.

Galderak izanez gero, deitu +34 943 694129 telefono zenbakira edota idatzi aisialdia@bertsozale.eus helbidera. Eskuorria eskuratu nahi izatera, hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa