Larunbatean 21:00etan ETB1en 2022-03-03

Bapatean, bertso bilduma baino gehiago

Aste honetako Hitzetik Hortzeran, Bapatean bertso bildumaren muinak arakatuko ditugu. Plazan sortu berri den bertso bat nola dokumentatzen eta gordetzen den jakin nahi? Eta plazatik, Iruñeko eta Lezoko bertsoaldiak. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.

34 urte igaro dira, urtero, hutsik egin gabe, Bertsozale Elkartea Bapatean bertso bilduma argiratzen hasi zenetik. Antologia idatzian eta audio formatuan argitaratu izan da; aurten, paperean aterako da, eta formatu digitalean ere eskuragarri dago jada bdb.bertsozale.eus web atarian.

Bapatean bertso bilduman urteak emandako bertsoaldi gogoangarrienak jasotzen dira. Hainbat grabatzailek bidalitako informazio eta grabazioak dira oinarria, eta bertso horien bilketa lana Xenpelar Dokumentazio Zentroan koordinatzen da.

Larunbateko Hitzetik Hortzera programan, Karlos Aizpurua Bapatean argitalpenaren arduradunarekin eta bertso saioetako grabazioak biltzen dituen zale batekin, Kike Diez de Ultzurrunekin, elkartuko gara. Lehenak jasotako materiala nola gorde, katalogatu eta antologiarako nola prestatzen den azalduko digu; bigarrena, aldiz, han eta hemen entzundako bertsoak eta jasotako materiala biltzeak eta dokumentatzeak duen garrantziaz mintzatuko zaigu.

Iruñeko eta Lezoko bertsoaldiak

Amaitu da 2022ko Bertsoaroa, eta azken jaialdiko bertsoaldi onenak ekarriko ditugu pantailara. Kantuan ariko dira Eneko Lazkoz, Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Saioa Alkaiza, Sustrai Colina eta Xabat Illarregi; gai-jartzaile lanak Maialen Belarrak egingo ditu. Lezoko bertso jaialdian, aldiz, Amets Arzallus, Jone Uria, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita ariko dira, Unai Elizasuren aginduetara.

Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan, ETB1en. Eta edonoiz, EITB Nahieran atarian ere bai.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu