Bertsolaritza irratietan 2022-03-07

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Hona hemen aurreko asteko irratsaioek ekarri zigunetaren berri. Beti bezela, bertsoaz gozatzeko aukera ezin hobea.

Bapateko Unibertsoa Arraio irratian
Bertsolaritzako itzalpeko arlo bat izan zuten aipagai aurreko asteko emankizunean : Epaile lana. Horretarako, Graxi Arregi eta Unai Muniain epaileak gonbidatu zituzten beren bizipenen eta esperientzien berri emateko.

Bapateko Unibertsoa 2022-02-28


(H)ari naizela Ataria irratian

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, besteren artean, Berrobin eta Lizartzan bertso- eta trikiti-poteoa antolatu zuten; bi bertsolari eta musikariak elkartu, eta herriko tabernetan zehar giroa alaituz igaro zuten ostiral iluntzea.
Bi bertso-saioetako bertsoaldiak nahasian josiz osatu zuten irratsaioa. Berrobin, Sebastian Lizaso eta Asier Azpiroz jardun ziren kantuan, eta Ostolaza trikitilaria lagun; Lizartzan, berriz, Haritz Mujika eta Oihana Iguaran aritu ziren bertsotan, eta Hurbil eta Gaien bikotearen erritmoetara moldatu behar izan zuten. Bi saioen aukeraketa pasa den asteko saioan.

Hari naizela 2022-03-02


Potto programa Bilbo Hiria irratian
Bertsolari gazteen XXI. Abra sariketa izan zuten gozagarri, ALBEren eskutik. Maider Altuna arrigorriagarra, Josu Txoperena hendaiarra, Julene Iturbe azkoitiarra, Ekain Alegre altsasuarra, Oihan Diaz algortarra eta Unai Anda ametzagarra izan dira kantuan. Seikotea gidatzen, gai-jartzaile lanetan: Naroa Torralba.
Julene Iturbe atera zen garaile.
Saioaren bertso-aukeraketa zabala Potto saioan.

Potto 2022-03-03


Bertsoinka programa Xorroxin irratian
Joan den otsailaren 6an, Etxarri Aranatzen egin zen jaialdiko bertsoak entzuteko aukera Bertsoinkan. Orduan, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Eneko Lazkoz, Oihana Iguaran eta Julio Soto aritu ziren kantuan eta Saats Karasatorre gai-jartzaile lanetan.

Bertsoinka 2022-03-03

 

Hitza Jolas programa Euskadi irratian
Inauteri giroan eta festa gosez, mendebaldetik ekialdera.
Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketaren berri jaso zuten, baita Izpuran izango den bertso egunaren berri ere. Beraien bederatzikoak ere antzeko jauzia egin du; Bizkaitik Iparraldera egin baitu! Bestalde, Lasarteko irakurle taldeak antolatutako bertso saioan izandako Oria ibaiko hiru Lamiak entzungai dira atal honetan. Baita Tximista sagardotegian izan ziren Marijaia, San Fermin eta Zeledon ere.

 

Irratian, etxean... Bakarrik, taldean...
Alde batean zenbat ? Zenbat beste aldean ?

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri