Bertsoak apirilaren 25etik maiatzaren 6ra aurkeztu litezke 2022-03-08

Baztan-Bidasoko XXXV. Bertso-paper lehiaketa abian da

Baztan-Bidasoko XXXV. Bertso-paper lehiaketa abian da

Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako kultur Batzordeak, Baztan-Bidasoko 35. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Ohi bezala, parte hartzaileak lau mailatan banatu dituzte:
A maila: 10 urte artekoak. Bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Saria: trofeoa eta 50 euro irabazleak eta trofeoa eta 30 euro bigarrenak.

B maila: (11-14 urte) Bi bertso edo lau kopla egin behar dituzte gutienez. Saria: trofeoa eta 100 euro irabazleak eta trofeoa eta 70 euro bigarrenak.

C maila: (15-18 urte) lau bertso osatu beharko dituzte guttienez. Saria: trofeoa eta 150 euro lehenbizikoak eta trofeoa eta 120 euro bigarrenak.

D maila: 18 urtetik goiti. Guttienez 8 bertso egin beharko dituzte. Saria: trofeoa eta 200 euro garaileak eta trofeoa eta 150 euro bigarrenak.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 25etik maiatzaren 6ra artekoa izango da, paperean edo posta elektronikoz:


Bidalketa moduak
Paperean, helbide honetara bidali behar dira:

Berako kultur etxea
Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa
Eztegara pasealekua, 11
31.780 BERA (Nafarroa)

Posta elektronikoz kultura@bera.eus helbidera bidali beharko da. Artxiboak soilik PDF formatuan onartuko dira. Gaian, Baztan-Bidasoko XXXV. Bertso Paper Lehiaketa paratu behar da. Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek paratu behar dira (datu guztiak paratzea ezinbertzekoa da): izen-abizenak, maila, adina, bertsoaren izenburua eta telefonoa. PDF artxiboan soilik, izenburua, maila eta bertsoa azaldu behar dira, eta ez da izen-abizenik agertu behar.


Sariak maiatzaren 27an ortziralea 18:00etan Berako kultur etxean banatuko dituzte.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa