Larunbatean 21:00etan ETB1en 2022-03-10

Osinalde Sariketa, bertsolari gazteen habi

Gabiriako Osinalde Sariketak 50 urte bete ditu. Bertsolari belaunaldi mordoa igaro da elkarte honetako mahai-ingurutik, eta gazte sariketen artean ezagunenetako bat da. Larunbateko Hitzetik Hortzeran, Eusebio Igartzabal eta Jokin Murua elkarteko kideak ezagutuko ditugu; eta sariketako bertsoaldiez gain, Donostiako eta Getxoko bertsoaldiak entzungo ditugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.

1971. urtean antolatu zen, lehen aldiz, Osinalde Sariketa, eta Patxi Iraola izan zen irabazlea lehen edizio horretan; 2021ean, Gorka Pagonabarragak jantzi zuen txapela. 50 urte igaro dira, eta ehundaka bertsolarik kantatu dute Gabiriako Osinalde Elkarteko mahai-ingurutik. Hala, azken urte hauetako irabazleak eta parte-hartzaileak elkartu, eta urteurren festa handia antolatu dute Osinalde Elkartekoek irailaren 17rako.

50 urte hauetan historia luzea dago, eta larunbateko Hitzetik Hortzeran, belaunaldiez, bizipenez eta bertso gogoangarriez ariko dira Eusebio Igartzabal antolatzaile beteranoa eta Jokin Murua gaur egungo lantaldeko kidea.

Osinaldeko, Donostiako eta Getxoko bertsoaldiak

Larunbateko programan, 50 urte hauetan kantaturiko bertsoaldi gogoangarri batzuk ekarriko dira pantailara. Horrez gain, Donostiako San Telmo museoan antolatu zen Baginen Bagara bertso saioko eta Getxoko Ez da Kasualitatea bertso saio musikatuko bertsoaldiak eskainiko dira.

Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian ere bai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza