Larunbatean, San Frantziskon 2022-03-10

NABOk EEBBtako bost bertsolari omenduko ditu, urteetan egindako lanaren esker onez

NABOk EEBBtako bost bertsolari omenduko ditu, urteetan egindako lanaren esker onez
Johnny Curutchet, Jesus Arriada, Jesus Goñi, Martin Goikoetxea eta Gratien Alfaro omenduko dituzte. Euskal Herritik berriz, Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze joango dira ekitaldira.

NABO erakundeak (The North American Basque Organizations/ Ipar Ameriketako Euskal Elkarteak) Estatu Batuetan bizi diren bost bertsolari omenduko ditu larunbat honetan San Frantziskoko Euskal Etxean: Johnny Curutchet, Jesus Arriada, Jesus Goñi, Martin Goikoetxea eta Gratien Alfaro. Euskal Herritik berriz, Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze joango dira ekitaldira. Antolakuntzatik adierazi dutenez, Jesus Arriadak utzia du bertsoa baina beste lau omenduek ere kantatuko dute jaialdian, Lizaso eta Mendiluzerekin batean.

Jaialdian Joxe Malleak egingo ditu hasierako aurkezpen lanak, bertsolaritzari buruzko 'Shooting from the Lip' lanaren egileak eta Boiseko Todor Azurtza ariko da gaiak jartzen. Bertso jaialdiak aldibereko itzulpena ere izango du eta Xabier Paya ariko zeregin horretan. Hitzordua larunbatean 16:00etan izango da.

Urteetako lanaren esker onez
Philippe Atxeritogaray NABOko presidenteak adierazi du omenaldi honen bidez Estatu Batuetako bertsolariek urteetan egin duten lana eskertu nahi dutela, batez ere Kantari Egunean eta NABOko jai ekitaldietan egin duten ekarpena. Atxeritogaray azpimarratu du Estatu Batuetako euskaldunak zorionekoak izan direla azken 30-40 urteotan bost bertsolari horiek eduki izateagatik.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu