Bertsolaritza irratietan 2022-03-14

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Hona hemen astero bezala, irratsaioek bertsolaritzaz ekarri digutena. Guztion gozamenerako aukera aparta...

Bapateko Unibertsoa Arraio irratian
Bertso-xextra berri eta zaharrak izan dituzte hizpide eta hortarako hoietako baten protagonista dan Unai Mendizabal izan dute gonbidatua detaile gehio kontatzeko.

Bapateko unibertsoa 22-03-07

 

(H)ari naizela Ataria irratian
Abenduan izaten da Alegiako Gaztetxearen Urteurrena, eta urtero egitarau oparoa antolatu ohi dute. Iazko abenduan, besteren artean, bertso-saioa antolatu zuten: Aitor Irazustabarrena, Imanol Irazistabarrena, Alex Goikoetxea, Iker Iriarte, Maialen Oiartzabal eta Odei Oiartzabal aritu ziren kantuan, Felix Irazustabarrena gai-jartzailearen agindupean.

Hari naizela 2022-03-09


Potto programa Bilbo Hiria irratian
2022. urteko BERTSOERRONDA sariketaren bigarren kolpea eskaini digute (Errondabide), eta Bilboko Kafe Antzokiaren urteurrenaren karietara antolatutako bertso-saioaren aukeraketa diktatoriala.
Errondabide gainean, kantuan izan ziren Ander Anakabe, Paule Ixiar Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka; garaile…. Paule Ixiar Loizaga!
2021. urtera joan eta, hondarretan, Kafe Antzokiaren urteurrena ospatu zen, bertsolarien laguntzaz: Unai Mendiburu eta Onintza Enbeita. Iñaki Garitaonandia eta Josu Zabala bikoak ere opari batzuk utzi zizkigun.

Potto 2022-03-10


Hitza Jolas programa Euskadi irratian
Hitzekin jolas egiteko prest datoz beste behin ere: Jolas berriak eta esparru ezberdinetakoak jaso dituzte Lezon, Zornotzan edota Iruñean. Hizkuntza, harremanak, futbola, memoria... dena landuko dugu umore kutsuz beteta.
Geure geurea dugun jolasa berriz, Hendaian da, handik jasoko dugu bederatzikoa. Animatuko al zara zeu ere jolas egitera?

 

 

Bertsolaritzan beti dabiltza jolasten
Entzutean... jolasa da ere ikasten

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza