Ekainak 4an izango da finala 2022-03-14

Señora Sariketako bigarren edizioa egingo da aurten

Señora Sariketako II. edizioa jokatuko da maiatzean eta ekainean. Maiatzaren 14 eta 21ean izango dira kanporaketak eta ekainaren 4an finala.

"Emakume bertsolarien, antolatzaile feministen eta emakume bertsozaleen arteko sarea indartzea" helburu nagusitzat hartuta sortu zen iaz sariketa berri hau eta arrakasta handia izan zuen.
"Saioak umorezkoak izatea nahi dugu eta bertsolariek oholtzan gozatzea. Tematika aldetik, askotariko gaiak landuko ditugu, beti ere, ikuspegi feminista kontuan izanda" adierazi zuen iaz Maider Arregi bertsolariak, antolakuntzaren izenean.

Hona hemen iazko bi saiotako bertsoaldiak:

Lehen saioa, Aramaion
Finala, Lesakan

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza