OƱatin, Larrain Gain Elkartean 2022-03-16

Ostiralean hasiko da Eskolartekoa Gipuzkoan

Ostiralean hasiko da Eskolartekoa Gipuzkoan

Eskolarteko Txapelketa abian da, berriz ere ohiko formatuan. Gipuzkoako Eskolartekoa izango da lehena martxan jartzen, 42. edizioa aurtengo, eta ostiral honetan jokatuko da lehenbiziko saioa Oñatin, Larrain-Gain elkartean. Bat-batean, 17 bertsolari gaztek hartuko dute parte.

Murrizketak pasata, ekitaldiak berriz ere afari formatuan izango dira, elkarteetan. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea eta puntuazioz beste hiru sailkatuko dira finalera. Finala, apirilaren 29an Lasturren.

Dagoeneko hiru kanporaketetarako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus gunean.

Egutegia:

Martxoak 18, Oñati (Larrain Gain Elkartea)

Jon Mendiluze
Aratz Arzelus
Lide Arregi
Jakes Etxeberria
Uxue Ostolaza

Apirilak 1, Azpeitia (Zelai Luze Elkartea)

Ane Zubia
Naia Arrizabalaga
Beñat Mateos
Xabier Albizu
Aratz Lasa
Harri Agirresarobe

Apirilak 8, Lizartza (Txirrita Elkartea)

Amets Aizpurua
June Aiestaran
Danel Etxeberria
Malen Gartzia
Izar Zelarain
Sustrai Goenaga

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza