Ombuaren itzala 2022-03-16

Otañori buruzko film proiektuaren aurkezpenak Gasteizen

Otañori buruzko film proiektuaren aurkezpenak Gasteizen

Patxi Bisquert zine zuzendari zizurkildarrak Pello Mari Otaño buruzko Ombuaren itzala film proiektua zabaltzen jarraitzen du, ekimenaren inguruko auzolana sustatzen. Datozen egunetan Gasteizen izango dira hiru aurkezpen, ostiral, larunbat eta igandean.

Ostiral honetan, Arriaga Gizarte Etxean izango da, 19:00etan. Larunbatean, Zabalgana Gizarte Etxean, 19:00etan. Igandean, Aldabe Gizarte Etxean, 12:00etan.

30.000 sarrera saltzea helburu

Ombuaren itzala proiektua finantzatzeko auzolanaren bidez 30.000 sarrera saltzea da helburua, eta horiekin 300.000 euro ateratzea. Mezenasgo Legearen bidez, beste 200.000 euro ateratzea posible ikusten du Bisquertek. Azkenik, Euskal Telebistak egiten duen ekarpenarekin 600-700 mila eurotara iristea da helburua, Bisquertek azaldu izan duenaren arabera.

Pello Mari Otaño auzolana izena duen webgunea ere jarri dute martxan, eta leihatila bat ere sartu dute bertan, zuzenean sarrerak erosi ahal izateko. Mezenasgo bidez ere egin daiteke ekarpena.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza