16 saiotik gora 2022-03-16

KORRIKAk bertsoaren pausoa ere bizkortu du

KORRIKAk bertsoaren pausoa ere bizkortu du

Korrikak bertsoari ere hauspoa eman eta pausoa bizkortzen dio bi urtez behin, Korrika kulturalaren baitan bereziki eta baita tokian tokiko eragileek antolatzen dituzten ekimenei esker ere. Azken asteetan dagoeneko antzeman da agendan ere Korrikarekin lotutako saioen presentzia handia eta aurrera begira hamasei bertso ekitaldi behintzat izango dira bertso plazan barrena.

Asteburu honetara etorrita, bada non gozatua, formatu ezberdinetan. Beraz azpimarratzekoa da, alde horretatik ere, Korrikak bertsolaritzari egiten dion ekarpena. "Hitzekin, hitzekin, hitzekin..." hasten da Sustrai Colinak aurtengo Korrikarako egindako kantuaren letra, eta hitz neurtu eta errimatutik ere jasoko du.

Agendara etorrita, hona hemen bertso menua: Poteoa Zizur Nagusian, bertso afaria Urruñan eta Erronakarin, bertso bazkariak Zigoitian eta Santurtzin, jaialdia Izturitzen eta bertso saio musikatua Apilaizen. Hona hemen agenda xehea, Xenpelar Dokumentazio Zentroari eskerrak.

2022-03-18 Zizur Nagusia
Bertso poteoa, trikitilariekin. Sarai Robles eta Josu Sanjurjo. Ordua: 18:00. Lekua: Kultur etxeko plazatik hasita.  Antolatzailea: Zizur Nagusiko Udala. Kultur bitartekaria: Lanku.

2022-03-18 Urruña
Bertso afaria. Miren Artetxe eta Odei Barroso. Ordua: 20:00. Lekua: Xaia ostatua.


2022-03-18 Erronkari
Bertso afaria. Iñaki Gurrutxaga eta Aitor Sarriegi. Ordua: 21:30. Lekua: Errota elkartea.


2022-03-18 Apilaiz
"Ertzetik" bertso saio musikatua. Izar Mendiguren eta Oihane Perea. Ordua: 20:00. Lekua: Frontoia. Musikariak: Mikel Goikuria Oiarbide, Aintzira Gorosabel eta Miren Iñake Miguel Zufiaurre.

2022-03-19 Santurtzi
Bertso bazkaria. Ion Barrocal, Ander Ezeiza eta Ana Picallo. Ordua: 15:00. Lekua: La Kelo Gaztetxea.

 
2022-03-20 Zigoitia
Bertso bazkaria: Onintza Enbeita eta Xabi Igoa. Ordua: 14:30. Lekua: Gopegi txokoa. Antolatzailea: AEK, Zigoitiko Udala. Kultur bitartekaria: Lanku

2022-03-20 Izturitze
Bertso jaialdia. Amets Arzallus, Irantzu Idoate Funosas, Patxi Iriart eta Bittor Thikoipe. Ordua: 16:00. Lekua: Artetxea. Antolatzailea: Arberoa Ikastola.

 

Datozen asteburuetan ere bertso eskaintza zabala izango da Korrikaren inguruan. Besteak beste, Baionan, Errenterian, Zarautzen, Orion, Anotzibarren, Olaberrian, Arrigorriagan, Gaintzan eta Gabirian.

 

 

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu